Hasiera > Albisteak

Ahots Planeta podcast feministaren zuzeneko saioa maiatzaren 27an
Sorkuntza poetikotik itzulpengintzara izenburupean Leire Bilbao eta Bego Montorio gonbidatu ditugu Garazi Albizuaren eta Idoia Carramiñanaren eskutik gaia jorratzeko. Bilbon izango da, maiatzaren 27an, Euskararen etxean. Bertaratu ezin duenarentzat Twitter Space erabiliko dugu esaten direnak non-nahitik entzuteko.

Nekatoeneko literatura sorkuntza egonaldirako 2022ko deialdia
Euskal kultur erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak, gure baliabideak eta gaitasunak bateratzen ditugu aurten ere euskal idazle egonaldiaren antolatzeko Hendaian, Abbadia Eremuko Nekatoenean.

Maiatzean hasiko da: ZUTABEAK ETA ARTIKULUAK IDAZTEKO IKASTAROA Pako Aristiren eskutik
Zutabe edo artikulu mota asko dago, zutabe klasikoak, iritzi artikuluak, intimistak, kostunbristak, literarioak, amaieran ezustekoa dutenak, ibai tematikoak… Guztien oinarrian bi baldintza daude: ideiak egoki formulatzea, eta euskara txukun erabiltzea. Alegia, testuaren egitura, batetik, eta esaldien eraikuntza bestetik, idazten dugun horretaz kontziente izatea ere funtsezkoa da. Gauza hauetaz guztietaz jardungo dugu ikastaroan, eta praktika asko egingo dugu.

Sarako Idazleen Biltzarra apirilaren 10ean eta 11n
Erakusmahai ugari izango dira, liburu aurkezpenak egun osoan zehar eta Biltzarrak Mikel Duvert eta Luzien Etxezaharreta sarituko ditu. Atelehenean, berriz, liburugintzako profesionalen eguna izango da; haiek ahozko euskal literatura aztertuko dute. Hona egitaraua

Maiatz elkartearen uzta
Liburu-sorta aurkeztuko dute apirila eta maiatzean zehar. Piarres Aintziart, Mikel Dalbret, Jean-Louis Davant, Itxaro Borda, Marikita Tambourin, Xipri Arbelbide eta Antton Luku, horien guztien liburuak izango dute aurkezpen-tartea. Maiatz Fb orrian topa daiteke zehatz-mehatz liburuen gaineko informazioa.

Egile Nafarren Euskal Literaturaren Antologiaren azken liburuxka argitaratu da
Jaso berri dugun liburuak, 2000tik 2020ra bitarteko egileak ezagutzeko aukera emango digute: Jon Alonso, Aurelia Arkotxa, Garazi Arrula, Alberto Barandiaran, Joxemiel Bidador, Beatriz Chivite, Aitzol Lasa, Aingeru Epaltza eta beste batzuk, 34 guztira.
Asier Barandiaran unibertsitateko irakaslearen zuzendaritzapean euskal literaturaren inguruko ikertzailek aritu dira egilen informazioa bildu eta testuak aukeratzen. 4 liburukik osatzen dute antologia osoa, erdia arotik hasi eta 2020 urte bitarteko autoreen testuak irakur daitezke Nafarroak Gobernuko argitalpenari esker.
Gutun Zuria Letren Nazioarteko jaialdia
Bilboko Azkuna Zentroak antolatua ekitaldi ugari egongo da apirilaren 2a bitartean. Anjel Lertxundiren Itzuliz usu begiak saiakera oinarri hartuta osatu dute egitarau. Hasteko, Gutun Zuria Saria eman zioten Miren Agur Meabe idazleari. Itzulpena gaia ardatz, idazle eta itzutzaileak entzuteko aukera dugu datozen egunetan.

Abian da EIEren zuzendaritza talde berria
EIEren urteko batzarra egin zen larunbatean eta zuzendaritza taldeak aurkeztutakoari, oniritzia eman zioten bertaratutako idazleek. Azken lau urteetan gidaritzan egon den taldeak egindakoaren berri eman zuen eta ekintza zehatzak azaltzearekin batera egindako hausnarketak eta ezarritako jarraibideak azaldu zituen. Besteak beste, idazleak bildu, lagundu eta ofizioa sustatzeko ahaleginak gidatu dituela partekatu zuten. Aurtengoan, zuzendaritza berritzea tokatu da, eta kide berriek, asmoei eusteko gogoa agertzearekin batera, talde lanean aritzeko borondatea ere erakutsi zuten.

2022ko Hatsakideen elkarteratzea Senperen
Hatsaren poesiaren liburuaren aurkezpena egingo dute martxoaren 27an, igandearekin, Senpereko Larraldea etxean. Liburuaren aurkezpenarekin hasi, eguerdiko zizka-mizka etenaldia egin eta ondoren Hatsa-kideen testu irakurketari ekingo zaio musikaz lagunduta. Egun osoko egitaraua osatzeko Iñaki Baztarrikaren margolan-bilduma izango da ikusgai .

Markina -Xemeingo Uhago kultur gunean irakasleak ikasle dira egun batez
Bizenta Mogel andre argiaren ikurrak partekatuko ditu Yolanda Arrietak. Idazleakaz ekimenari esker eta Markinako liburutegiarekin elkarlanean Mogel unibertsoa oinarri hartuta lantegi bat egingo du Arrietak irakasleak trebatzeko asmoz. Bizenta Mogelen garaia, eta lana ezagutuko dituzte, denon artean, pixkanaka-pixkanaka, Yolanda Arrietak prestatutako haritik tiraka.10 urte dira lehen aldiz egin zuela eta 100 bat aldiz egin du dagoeneko: zenbat metro hari ez ote dituen erabili!

Izotz ondoko eguzki, neguaren parre...
Xabier Lizardiren Izotz ondoko eguzki olerki sorta aukeratu dute Urtzi Urkizuk kideak eta Joxan Goikotxeak musikagileak poeta omentzeko eta guztion gozamenerako entzungai jarri dute Kroketak podcastean.

Euskal literaturaren ikertzaileak
Kultura eta literatura eta bien arteko eraginak ikertzen ditu LAIDA taldeak. Diziplinartekotasuna du oinarria EHUko ikertzaile taldeak eta Literaturaren Soziologiatik hasi eta kultura ikerketetaraino doaz egiten dituzten azterlanak. Merezi du LAIDA webean sartzeak eta arakatzeak. Hor jasoak ditugu: taldeari buruzko informazioa eta ikerlan lerroak, baina batez ere aipagarriak guztion eskura jarri dituzten azterlanak eta argitalpenak. Besteak beste, Komikiak aztertzeko gida bat eta Egungo euskal krimen literatura. Alegia, orain arte euskal literaturaren bilakaera aztertu badute ere, gaikako generoetan jarri dute arreta, berritasunak nondik eta nola datozen ezagutzeko asmotan beti ere.

Irakurrieran irratsaioan: Goiatz Labandibar, Amez
Martxoaren 12an, Leire Palaciosek elkarrizketatu du Goiatz Labandibar Irakurrieran irratsaioan. Berriki argitaratutako Amez eleberriaren harira, “ama” pertsonaiaren inguruan luze mintzatu dira Leire eta Goiatz.

Iraganera itzultzeko ezintasunaz, Sastraka
Erein argitaletxeak gutizia ezin ederrago bat eman du argitara: Sastraka, margoak, argazkiak, soinuak, musika eta hitzak batu dituen liburua. Pello Lizarralde idazlea, Jose Ignacio Agorreta margolaria, Imanol Rayo zinegilea eta elkarte honetako bazkide den Imanol Ubeda idazle-musikariak azaldu dituzte lanaren nondik norakoak.

M8: geu ere, izan, bagarelako
Emakumeen Nazioarteko Egunean Hegats aldizkariaren 52. zenbakian Jasone Osorok idatzitako aitzin solasa ekarri nahi dugu gogora.
Haren-bere-beraren/Haien-beren noiz erabili ikastaroa antolatu du EIZIEk
Antolatzaileen hitzetan, euskara estandarrerako sistema bat aurkezten saiatuko dira, genitiboaren zein forma (soila, bihurkaria, berretua...) erabili erraz erabakitzeko. Amaia Lasheras zuzentzaile-itzultzaileak gidatuko duen jarduera, online izango da, martxoaren 23an. EIZIEko bazkideak doako izango dute, eta bazkide ez direnak, berriz, 30 euroko ordainketa egin beharko dute. Hemen jasoa informazio zehatza.

Sekula ez liokete euli bati hegalik kenduko
Slavenka Drakulic-ek idatzitako Sekula ez liokete euli bati hegalik kenduko eleberriaren harira Amaia Apalauza itzultzaileak elkarrizketa egin du Irakurrieran irratsaioan

Euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak Miren Agur Meabe kidea
Xabier Kintanaren hutsunea betetzera dator
Jakinek ekoitzitako Lokatza podcastak Ondas saria irabazi du
Iaz abiatu zen egitasmoa eta dagoeneko zortzi atal daude entzungai Jakinen. Pentsamendu feminista du ardatz eta Amagoia Gurrutxaga kidearekin batera Ainara Lasak, Idurre Eskisabelek eta Lorea Agirrek gidatzen dute.

Abelin Linazisoro hil da, 79 urte zituela
Euskal kulturaren aldeko ekintzailea gogotsua izan da, eta EIEko kide 2001 urtez geroztik.
Atzerriko hizkuntzetara laginak itzultzeko dirulaguntzen deialdia ireki du Etxepare Euskal Institutuak
Proposamenak aurkezteko epea 2022ko otsailaren 1ean zabaldu da eta diru zuzkidura amaitzen denean amaituko da.
Lanarteak (Euskararen Langile Profesionalen Elkartea) formakuntza ikastaroa antolatu du martxorako
Gure sortzaile jardunean aurrera egiteko eskatzen zaizkigun zerga, eskakizun administratibo eta horrek guztiak sortzen dituen kezka eta zalantzak argitzeko asmotan abiatu dute ekimena.

Zipriztinak Goiena telebistan
Jon Andueza kideak Zipriztinak bideo-sortaren berri eman du Goiena Telebistan. Hemen ikusgai elkarrizketa osoa:

IDAZLEAREN SUPER-AHALAK LANDU NAHI?
Idazlearen super-ahalak trebatzeko kanpaina martxan jarri berri dugu, iragarki baten bidez idazketa ikastaroak ezagutarazteko. Iragarkia

Errutina literarioak eskolan
"Literaturaren didaktikaren erronkak XXI. mendeko Bigarren Hezkuntzan” liburua jaso berri dugu EIEko egoitzan, bide batez esanda, autorearen ohar goxo batez lagunduta. Xabier Hernandez LLona ikerlariak Aita Santi Onaindia Beka jaso zuen eta horren emaitza orain argitaratu da Labayru Fundazioaren eta Amorebieta-Etxanoko Udalaren eskutik.
Testu zaharrak gaurko egunera ekarri ditu metroak, Bilbon eta Basaurin
Euskal Idazleen Elkarteak eta Bizkaiko Foru Aldundiak urteak daramatzate elkarlanean, gure literatura denen eskura jartzeko helburuz. Aurtengo ekimenean, XVIII, XIX eta XX mendeetan idatzitako testuei eman zaie protagonismoa Denbora muga barik izenburupean, eta Juanra Madariaga idazlea arduratu da hautaketaz.

Ahots planeta: idazle eta feminista, ariketa berean
Euskal Idazleen Elkarteak eta Azkue Fundazioak sortu berri dugun Ahots planeta izeneko podcasta aurkeztera gatoz. Ulu Media audio ekoitetxeak ekoitzi du eta Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso du.
Egun batez idazle, zergatik ez? tailerra antolatu dugu, 14-18 urte bitarteko gazteentzat.
Sarrera luzexeagoa nahi dut Egun batez idazle, zergatik ez? Afixa

ZIPRIZTINAK bideo-sorta: zer garen erakusteko beste modu bat
Zer, nola, zergatik eta zertarako idazten dugun. Zerk motibatzen gaituen. Horiek eta gehiago azaldu nahi ditugu eta mundura zabaldu.
Denbora muga barik erakusketa Bilboko Metroan.
Testu zahar sorta bat jarri dugu irakurgai Bilboko Metroan: garai bateko bizkaitarren kezkak, bizimodua, hizkuntza ohiturak eta abarrak ezagutzeko aukera dugu, haien hitzak irakurriz.
Martin Ugalderen mendeurrena dela eta irakurketa publikoa egingo da Andoainen.
EIEren izenean Garbine Ubedak hartuko du parte, eta zuzenean jarraitzeko aukera izango dugu.

MARTIN UGALDE jaio zela 100 urte beteko direnean Anjel Lertxundik hitzaldia emango du hilaren 8an.
Martin Ugalderen mendeurrenaren zikloko azken hitzaldia izango da, eta Anjel Lertxundi idazleak emango du Literaktum jaialdiaren baitan.
Etxetik iksuteko modua izango dugu, hemen.

Irakurrieran irratsaioan Goizane Aizpuruaren Izarak liburua ekarri du gogora Leire Palaciosek
Leire eta Goizaneren arteko ordu beteko elkarrizketa dagoeneko sarean dago, Bizkaia Irratiari esker.
Euskadi sariak, Pello Lizarralde, Anjel Lertxundi eta Joxan Elosegirentzat
Lizarralderi Argiantza nobelarengatik eman diote Euskal Literatura saria. Anjel Lertxundi Haur eta gazte literaturako saria jaso du, Haltzaren muinoa liburuarekin. Elosegik itzulpenarena irabazi du, Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak lanarengatik.
Miren Agur Meabe kideak Espainiako Poesia Saria irabazi du Nola gorde errautsa kolkoan liburuagatik.
Miren Agur Meabe kideak Espainiako Poesia Saria irabazi du Nola gorde errautsa kolkoan liburuagatik.
Abian dira eskoletako saioak! Nafarroan epea zabalik da eta EAEn laster jarriko dugu martxan.
Nafarroan epea zabalik da eta EAEn laster jarriko dugu martxan. Irakasleak liburu bat landuko du ikasleekin eta autorea ezagutzeko aukera izango dute, guztion gozamenerako.

Alaine Agirre bazkidearen Karena nobelak Irun Hiriko Kutxa Literatura Saria irabazi du.
Leire Vargas Durangarrak poesia saria eskuratu du Dena ametsa den irudikapena lanarekin.

Idazketa ikastaro bat antolatu du EIEk
Zai(n)tzadan emanaldia Tabakalerako Kutxa Kulturgelan Nerea Loiola eta Imanol Epelderen eskutik.
Irakurketa musikatua Nerea Loiola eta Imanol Epelderen eskutik, Hitzak Zaindari erakusketari amaiera emango dion emanaldia.

Literatura Unibertsala bilduma osatzen jarraitzeko, bigarren deialdia antolatu du EIZIE elkarteak
Leonardo Sciacia, Amos Oz eta Marina Tsvetaievaren lanak itzuliko dira

Abian da «Hitzak Zaindari» proiektua
Euskal liburugintzaren katean lan egiten dugun elkarteak Hitzak Zaindari proiektua jarri dugu abian zaintzaren gaia ardatz hartuta
Zure aipua gehitu Hitzak Zaindari ekimenean!
Hemen duzu horretarako esteka
Maialen Akizu izango da aurten Nekatoeneako euskal sortzailea
2021eko azaroaren 2an hasi eta hilabete batez, idazlea, bertsolaria eta ikerlaria den Maialen Akizu Bidegain Hendaiako Nekatoenea etxean egonen da. Alabaina, Abbadia Eremuko Nekatoenean urtero euskarazko literatura sorkuntza egonaldi bat antolatzen duten Euskal kultur erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak, bere hautagaitza onartu dute, Elkano Fundazioaren oniritziarekin.

Maialen Akizuk irabazi du Nekatoeneako literatur sormen beka
Ziurgabetasunaren, sorpresaren eta asmaezinaren inguruan, literatura genero anitz nahasten dituen lan hibrido bat lantzeko asmoa dauka aurtengo azaroan egingo duen egonaldian.
Fernando Rey: “Ariketa polita da testu bat hartu, desegin eta beste hizkuntza batean nola eman aztertu eta itzulpena egitea”
Mikel Echevarria-Ubiria, Bernat Etxepare Lizeoko Ikasleak eginiko elkarrizketa

Maite Darceles Tife: “Irakurleari zuk transmititu nahi duzuna iritsi behar zaio”
Ibai Lecuona Darceles, Bernat Etxepare lizeoko ikasleak eginiko elkarrizketa

Asel Luzarraga: “Onena, burua borboroka hasi eta istorio berriak zure baitan sortzen hasten direnean da”
Irati Aizpurua Ubeda, Bernat Etxepare Lizeoko Ikasleak eginiko elkarrizketa

Baionako ikasleen egonaldia EIEren bulegoan

"Hatsaren poesia" aurkezpen egunaren kronika

Ekainaren 28an abiatuko da Zestoako Antzerki Astea
Ekainaren 28etik uztailaren 4ra izango da 2021eko Zestoako Antzerki Astea.
Asel Luzarraga Irakurrieran irratsaioan
Mathulsen ezinegona liburua izango dute mintzagai Asel Luzarraga eta Garazi Albizuak Irakurrieran irratsaioan.
Euskal idazle egonaldia Nekatoenean
Autore eskubideen defentsan

"Bidea eta zauria" antologiaren aurkezpena
Gaurko egunarekin dator plazara Bidea eta zauria: Sei poeta (2000-2019) poesia antologia, Balea Zuria argitaletxearen eskutik.
Informazio gehiago
Hitzaren sortzaileei eskainia da aurtengo Sormenaren Kabia beka.
Bi sortzaile, diru saria jasotzeaz gainera (1.000 euro), hiru astez Alkizan hausnartu eta sortzeko aukera izango dute. Uztailaren 5ean bukatzen da eskariak egiteko epea.
Hemen bekaren oinarriak.
Adi! Idazketan trebatzeko aukera zabaldu dugu-eta.
Antolatzailea baza edo eta, ikastaro batean parte hartu nahi baduzu, orain duzu aukera. Aztertu argitaratu dugun eskaintza eta bilatu zurea!

Liburuaren egunean Itsasargiak ekimenari hasiera emango diogu, Martin Ugalde omenduz.
Itsasargiak du izena eta garai zailenetan iparrorratz izan ziren idazleei gorazarre egitea du helburu. Euskal Idazleen Elkarteak sortu eta Donostia Kulturak lagunduko duen ekimen honetan, lehen omendua Martin Ugalde izatea nahi genuke.
Askoz gehiago ere mereziko lukeen arren, Mantal Urdina eta Gizontzarra ipuinak podcast bihurtuz eta sarean zabalduz gogoratuko dugu Martin Ugalde, Liburuaren Nazioarteko Egunean, hilak 23. grabatu eta emango dugu argitara Donostia Kulturaren Irratian
IRAKURRIERAN irratsaioa (hilak 15, 13:00n)
Garazi Albizuak elkarrizketa egingo dio Amaia Astobizari Katakrakek kaleratutako Silvia Federiciren "Kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeria" liburua izango dute mintzagai.
Egun batez idazle, zergatik ez? tailerra antolatu dugu, 14-18 urte bitarteko gazteentzat.
Egun batez idazle, zergatik ez? Afixa
Egun batez idazle, zergatik ez? tailerra antolatu dugu, 14-18 urte bitarteko gazteentzat.
Egun batez idazle, zergatik ez? Afixa