<p>GEROA HEMEN, solas sorta</p>

GEROA HEMEN, solas sorta

Geroa zer? Geroa Zer? Geroa zer?

Otsailaren 21ean, asteartean, 19:00etan, Kunako Ganbara espazioan.

Etorkizunari erreparatzeko erronkari helduz, hitzaldi sorta bat antolatu du EIEk Bilboko Kuna espazioaren babesletzari esker.

Patxadaz pentsatu, jendaurrean adierazi eta eztabaida piztu; hori egingo dugu hurrengo hilabeteetan, GEROA HEMEN izenburupean aldiro bi idazle aurrez aurre jarri eta elkarrizketa ariko dira hirugarren baten gidaritzari esker.

Lehena otsailean izango da eta honakoak idazleak entzuteko aukera izango dugu:

Arantxa Urretabizkaia, Harkaitz Cano eta Nora Alberbide.

Sarrera doakoa da, ez da gonbidapenik behar, baina aforo kontuak direla eta, eskertuko genizueke etorriko zareten konfirmatzea komunika@idazleak.eus helbirera mezu bat bidaliz.