Zabalik da Hitzaren eskolan izena emateko epea
2024ko irailean hasiko dute Hitzaren Eskola V, irakasle hauekin: Miren Amuriza, Ibon Aranberri, Maialen Berasategi eta Koldo Izagirre. Azpeitian, Dinamoa sormen gunearen baitan. Bosgarren edizioa dute aurtengoa, iazkoaren era berekoa. Antolatzaileen hitzetan: laburragoa, lehen bezain trinkoa. Lau irakasle izango dira aurten ere, eta bakoitzak irakasle gonbidatu bat ekarriko du bere azken saioan, bere jarduna eta eskolarena aberasteko.
Informazioa eta izena ematea, hemen