Kultur Sorkuntzaren Transmisioa' ekimenak, jardunaldiak antolatu ditu urriaren 26an Azpeitian.
Aurtengoan aztergaia hedabideak izango dira, transmisioan eragiten ote duten eta nola eragin dezaketen aztertuko da.
Jardunaldiek egun osoko egitaraua proposatu dute, eta dagoeneko zabalik dago izen-ematea: UEUko webgunean daude egitarauaren xehetasunak eta izena emateko bidea hemen.
Euskarazko kultur transmisioarekiko kezkak bildu zuen duela bost urte lehen aldiz taldea, eta ordutik hirugarren jardunaldiak dira aurten antolatu ditugunak. Lehen bi jardunaldietan hezkuntza izan zen ardatza: 2019koan hezkuntza arautuan jarri zuten fokua, eta 2021ekoan hezkuntza arautuaz gaindi aritu ziren. Aurtengoan, goian azaldu bezala, hedabideak dira protagonista, ulertzen baitugu beraiek ere badirela eragile.
Kultur Sorkuntzaren Transmisioa ekimeneko kide gara: Ahotsenea, Bertsozale elkartea, EIE, EIZIE, Elkar fundazioa, Euskal Wikilarien elkartea, Hik Hasi, Jakin, Lanartea, UEU. Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu ditu jardunaldiak, eta Azpeitiko Udala da laguntzaile.