
Gure sormenik gabe, adimen artifizialeko sistemak hutsak eta baliorik gabeak lirateke
Zein da arazoa?
Adimen artifizial sortzailearen sistemek milioika sormen-lan baliatzen dituzte –tartean, ziurrenik, baita zeurea ere–. Normalean, erabilera hori egiten da baimenik eskatu gabe, gardentasunik gabe, eta lizentziarik gabe, hau da, ordaindu gabe. Egileen eta eskubideen titularren kontura, teknologia-enpresak milaka milioiren irabaziak sortzen ari dira, eta beren boterea eta eragina hedatzen. Kultura- eta sormen-sektore osoa esku hutsik utzi dute, baina ez hori bakarrik: gaurdaino, ez du modurik erabilera hori baimentzeko edo ukatzeko eta, horrenbestez, bere eskubideak egikaritzeko. Aurreikuspenik okerrenean, epe luzean adimen artifizial bidez sortutako edukiek erabat ordeztuko dituzte sormen-lanak. Horregatik sortu da Creators for Europe United ekimena.
Virkkunen lehendakariorde exekutiboari helarazitako eskutitz irekiak honako hau eskatzen du:
- Gardentasun osoz adieraztea zer lan, ekarpen eta jardun erabili diren eta erabiliko diren adimen artifizial sortzailearen ereduen trebakuntzan eta bestetan.
- Behar bezala ordaintzea gure lanak erabiltzeagatik.
- Sistematikoki betearaztea aplikatzekoa den egile-eskubideei buruzko legedia, baita teknologia-enpresa globalen aurka ere.
- Kultura-, sormen- eta hedabide-enpresek parte hartzea adimen artifizialaren gobernantza arautzeko prozesu guztietan.
Ekimen hau ez da aurrerabide teknologikoaren kontrako borroka bat. Adimen artifiziala tresna baliotsua izan daiteke baldin eta modu bidezkoan eta legea betez garatzen bada. Eskatzen dena da bete daitezela egile-eskubideen zenbait oinarrizko printzipio, beste arlo batzuetan ziurtzat jotzen direnak. Gure sormenik gabe, adimen artifizialeko sistemak hutsak eta baliorik gabeak lirateke. Bada garaia merezi duen aitorpena eta errespetua eman dakizkion ekarpen horri.
Nola lagundu?
- Sinatu eskutitz irekia hemen: www.creators-for-europe-united.eu
- Zabaldu ekimen hau zure kideen artean.
- Hitz egizu ekimen honetaz zure sare sozial eta bestelakoetan.
Europako sormen-industrien etorkizuna dago jokoan. Zure ahotsa inoiz baino inportanteagoa da.