<p><em>Paperetik taulara </em>ikastaroa Iru&ntilde;ean</p>

Paperetik taulara ikastaroa Iruñean

Iruñeko Udala eta EIEren arteko elkarlanari esker Hitzen Mintegia abiatu genuen 2023an, idazketan trebatzeko asmoarekin. Aurtengoan, Jendaurrean irakurtzeko idazketa tailerra prestatu dugu

PAPERETIK TAULARA. Jendaurrean irakurtzeko idazketa tailerra
-Irailaren 28an. Idazketa saioa. Nola sortu jendaurrean eta taula gainean esateko testuak? Testu literariotik testu eszenikora.  
-Urriaren 5ean Irakurketa saioa. Nola irakurri testu bat jendaurrean? Hitzetatik ahotsera eta gorputzera.
-Urriaren  19an Zuzeneko saioa. Ikastaroan ikasitakoa praktikatzeko saioa, bi zatitan:
      10:00-12:30: Entsegu-saioa.
      12:30-13:30: Zuzeneko emanaldia, publikoari irekia. Ikastaroan idatzitako testuekin osatutako emanaldia.

Lehenengo saioa irailaren 28an eginen da, eta idazketa landuko da. Oier Guillan dramaturgo, idazle eta kazetariak emanen du, eta agertoki batean jendaurrean errezitatzeko testuak nola idatzi azalduko du. Astebete beranduago, urriaren 5ean, irakurketa saioa eginen dute Mikel Ayllon dramaturgo, idazle, itzultzaile eta Arte Garaikideko doktoregaiak gidatuta. Hitzei ahotsa eta gorputza emateko jarraibideak emanen dira. Azkenik, urriaren 19an, Mikel Ayllonek eta Igor Arzuaga musikariak saio bat eginen dute ikasitakoa praktikan jartzeko. Azken saio horrek bi zati izanen ditu: entsegu bat 10:00etan eta zuzeneko emanaldi bat, 12:30ean, Kondestablen. 
 

Izen-emateak doakoak dira eta 010 – 948 420 100 telefonoetan egin daitezke. Guztira 15 leku eskaintzen dira lantegiak dituen hiru saioetan parte hartzeko. Azken saioan, jende orori irekitako errezitaldia eginen da, eta ikastaroan landutako testuak errezitatuko dira.