HITZAK BATUZ, HERRIAK JOSI "Euskara, esamoldez harilkatzen den hitz-errota"
Duela aste pare bat gutxi gorabehera ikasle batek (Jesus Mari) bere herriko hizkera biltzen zuen liburu bat oparitu zidan; iaz, Lakuntzako Aiaupenanik euskara taldeak Lakuntzako Udalaren eta Sakanako Mankomunitatearen laguntzaz atera zuen Aiaupenanik, a ze itzek! izenekoa hain zuzen ere.
Ez dakizuenontzat, Aiaupenanik Lakuntzako hizkeran harridura adierazteko erabiltzen den esamoldea da, eta Ai ama! edo Ai ene! esamoldeen sinonimoa dela esan dezakegu.
Haurtzaroa desagertu da eta gizartea infantilizatu?
Haurtzaroa, kontzeptu gisa, XVIII. mendeko asmakuntza bat izan zen, Philippe Aries historialariak Umea eta bizitza familiarra antzinako erregimenean liburuan garatu bezala. Aurretik, haurrak helduen modukoak ziren, baina miniaturazkoak: helduak bezala janzten, jaten, edaten eta lan egiten zuten. Hiriekin batera jaio omen zen haurtzaroa: XIX. mendekoak dira derrigorrezko eskolatzea edota haur literatura; XX. mendekoa, Haurren Eskubideen Aldarrikapena… XXI. mendeko hiperkontsumoaren eta errendimenduaren logikak bateratu egin ote ditu haurrak eta helduak berriro?
Orri-markatzailea 1: izatearen garrantzia
Ricardo Pigliari galdetu zioten ea zer zen erakargarriagoa berarentzat: bizitza ala literatura. “Literatura, duda barik”, erantzun zuen. “Eta, orduan, bizitzak zertarako balio du?” galdetu zioten bueltan. “Bizitzak literaturarako inspirazio moduan balio du”, erantzun zuen.
Literatur zutabe honetarako inspirazio bezala, bizitzan, opari bat heldu zitzaidan orain dela zenbait aste barru: Leire Laskarai lagunak oparitu zidan Maddi Sarasuaren Biharraren hegietan. Poema liburu eder eta bizia, ausart eta gorria. Eta baina nik detaile txiki bat ekarri nahi dut argitara: idazleak berak eskuz sortutako orri-markatzaile bat dakar liburuak. “Ale guztietan sartu du berak eskuz egindako orri-markatzaile bana?” galdetu nion Leireri. “Bai”, erantzun zidan.
‘Hegats’ aldizkaria osorik Euskaltzaindiaren webgunean
Euskal Idazleen Elkartearen (EIE) Hegats literatur aldizkaria osorik kontsultatu ahal izango da aurrerantzean Euskaltzaindiaren webgunean, www.euskaltzaindia.eus/hegats helbidean.
EUSKALTZAINDIAK JARDUNALDI BATEKIN GOGORATUKO DU ATXAGAREN ‘ZIUTATEAZ’en 50. URTEURRENA
Bernardo Atxagak 1976an argitaratu zuen Ziutateaz liburua. Aurten, lan horren lehen argitalpenaren 50. urteurrenean, Ziutate hartaz izeneko jardunaldia antolatu du Euskaltzaindiak.
LIBURUEN MINTZOA: Olatz Mitxelenarekin solasean “Etxe harrotz hau” liburuaz
Euskal Idazleen Elkarteak, Antxeta Irratiak, Bilbo Hiria Irratiak eta Naiz Irratiak lankidetzan ekoizten dute LIBURUEN MINTZOA
3. Atala: Olatz Ovejero eta Ahmadou Kourouma - Independentzien eguzkiak
Olatz Ovejerok Ahmadou Kouroumak idatzitako eta Aiora Jaka Irizarrek euskaratutako Independentzien eguzkiak liburua ekarri digu ULUko estudioetara.Liburuen bi aldeak
GURE MEDIATEKATIK ARRANTZATUA
Liburua idatzi dut, eta orain zer?
EIEk abian duen Literatura mentoretza egitasmoaren inguruko mahai-inguruari dagokion grabazioa (2025ean, Euskararen Etxean, Bilbon).