Albisteak

<p>Martin Ugalde ipuin lehiaketako gaztetxo saridunak&nbsp;<i>Bihozkide</i>&nbsp;izendatu ditu elkarteak</p>

Martin Ugalde ipuin lehiaketako gaztetxo saridunak Bihozkide izendatu ditu elkarteak

Gauzak kontatzeko sena oso gaztetatik erakusten duten idazleak zinez kuttunak ditugula adierazteko modua da. Izaro Placencia Telleria, Ariane Rodriguez Muñoz,  Miren Nieves Gomez eta Aitziber Zubeldia Olasagasti bi zentzutan ditugu bihozkide. Batetik, idazteak batzen gaituelako, eta bestetik, Martin Ugalderen beraren bazkide zenbakia hartuko dutelako, eta hala, haren memoriaren oihartzun bihurtu direlako.