Daniel Landarti aitortza
Literaturazaleak Ziburun izan dute elkartzeko aukera, 5. Euskal Liburu eta Disko Azokan. Hasteko Daniel Landart kidea omen du azokak. Baltsan elkarteak eta ‘Argia’-k antolatu dute, bosgarrenez.
Hemen, Berrian argitaratutako kronika.
Daniel Landart Argiako elkarrizketa.
Donostiri (Nafarroa Behera), 1946. Antzerki lanak eta narrazioak idatzi ditu batez ere. Dena den, argitaratutako lehen liburuan poesia idatzi zuen: Hogoi urte (Goiztiri, 1968). Iparraldeko antzerkigintza berritu zuen; idatzi dituen antzerki lanen artean honako hauek aipa daitezke, besteak beste: Herro eta nigar (1964), Mendiko bakea (1962), Gure haurra (1966), Bai ala ez (1970), Hil biziak (1972), Xuri, gorriak eta... (1973) (Ikus. bibliografia). Federico García Lorcaren Odol ezteiak (1966) eta Bertold Brechten Amaren armak (1969) ekarri ditu euskarara. Iparraldeko zenbait argitalpenetan kolaboratu zuen: Gazte, Herria, Etxea, Pan-Pin, Enbata, Egan... Euskaltzain urgazlea da.
Bibiografia