Zabalik dago Tene Mujika beka eskatzeko epea
Tene Mujika beka Euskal Herriko azken 60-70 urteetako pertsona, talde, gertaera edo mugimendu garrantzitsuen bizitzan sakonduko duten euskarazko lanak sortzera zuzenduta dago.
Proiektuak aurkezteko azken eguna abenduaren 9a izango da. Parte-hartzaile bakoitzak idazlearen curriculum labur bat, proiektuaren deskribapena (3 eta 6 orrialde artekoa) eta 15 eta 20 orrialde arteko lagin bat aurkeztu beharko ditu, posta elektronikoz euskara@deba.eus helbidera. Beka lortzen duenak, urtebeteko epea eta 8.000€ izango ditu aurkeztutakoa burutzeko.
Debako Udala eta Elkar argitaletxea dira antolatzaileak.
Oinarriak, hemen
Iturria: Debako Udala