Joseba Esparza Gorraizek irabazi du "Nafar Ateneo" V Nazioarteko Poesia Sariketa
Ateneo Navarro-Nafar Ateneok 2023ko ilbeltzean deitutako "Nafar Ateneo" V Nazioarteko Poesia Sariketara 20 idazlan aurkeztu dira. Edizio honetan aintzat eduki beharreko hitza ‘SORIONEKU’ zen eta Zorionekuak gu izeneko lanari esleitu zaio saria, Joseba Esparza Gorraizek aurkeztutakoa.
Epaimahaia 2023ko Otsailaren 16an batzartu zen, eta Lierni Azkargorta Ruiz de Eginok, idazlea eta iazko sariaren garailea, Hasier Larretxea Gortari, poeta baztandarra, eta Ines Castiella Imazek, Nafar Ateneoko Euskara Saileko eledunak osatu zuten. Hauen iritziz goraipatzekoa da lan honek erakusten duen estilo poetiko dotorea, non poesiarekin kontatu nahi diguna poesiaren irakurketaren tenpusarekin oso ongi uztarturik ageri den.
Sariaren diru-kopurua 1500 €takoa da eta era ofizialean ospatuko den ekitaldian banatuko zaio garaileari, martxoan, Ateneo Navarro-Nafar Ateneoren egoitzan (Barañain etorbidea 10, 1. Iruñea).