GEROA HEMEN hitzaldi sortaren azkena
Eztabaida eta hausnarketa bultzatu nahian abiatu genuen urtarrilean Geroa hemen hitzaldi sorta. Urtarrilean zentsuraz aritu ginen; maiatzean berriz, adimen artifiziala aztertu genuen; irailean amets egin genuen; eta, orain, bukaera emateko intimitatea izango dugu mintzagai.
Miren Agur Meabek, Xabier Gantzarain eta Goizalde Landabasok jarriko diote amaiera solas-zikloari.
azaroaren, 14an, astearterarekin, elkartuko gara arratsaldeko 19:00etan. Sarrera irekia eta doakoa den arren, eskertuko genuke aldez aurretik zenbat izango garan jakitea. Parte-hartzea baieztatzeko edo zalantzak argitzeko, hona hartu emanetarako helbidea:
Euskal Idazleen Elkarteak antolatua da, Kuna-BBkaren babesarekin.