LITERATURZALE FEMINISTEN TOPAKETAK antolatu ditu Sareinak taldeak Gasteizko Emakumeen Etxearen laguntzarekin
2022ko uztailaren 1ean eta 2an Gasteizko Emakumeen Etxean. Bi urtez euskal literaturako eragile feministekin sarean elkarrizketan egon osteko emaitza omen da, antolatzaileen hitzetan. Bi egun iraungo du, goizeko 10.00etatik ilunabarreko 20.00ak bitartean. Hitzaldiak, mahai-inguruak, lantegiak eta omenaldi bat izango ditugu. Bi egun horietan euskal literatuta aztertuko da iraganari nahiz orainari begiratuz ikuspegi feminista batetik, etorkizunari nola heldu ikusteko asmoz.
Idazleak, irakasleak, argitaratzaileak, irakurleak, literaturzaleak… 25 lagunetik gora parte hartuko dute egitasmo hau dinamizatzen.
Izena emateko bidea eta informazioa: literaturzale.feministak@gmail.com edo sortu duten Instagram kontuan