<p><em><strong>Zure lana sare sozialetan sustatu nahi baduzu, ikasi nola egin baliabide guztiak erabiliz</strong> </em>(bazkideentzako ikastaroa)</p>

Zure lana sare sozialetan sustatu nahi baduzu, ikasi nola egin baliabide guztiak erabiliz (bazkideentzako ikastaroa)

Zure lana sare sozialetan sustatu nahi baduzu, ikasi nola egin baliabide guztiak erabiliz

Sare sozialek morrontza ekar dezakete, baina era berean erabilgarriak dira, gainera, gure liburuak eta lana ezagutarazteko bidea eskaintzen dute.

Edozein arlotan bezalaxe, hoberena adituengana jotzea da; horregatik, Amaia Ocerinekin harremanetan jarri gara eta idazleontzat bereziki interesgarriak diren baliabideak erabiltzen erakusteko eskatu diogu.

Zein sare da egokiena, helburuen arabera? Kontu pertsonalak eta profesionalak bereizteko edo bateratzeko estrategiak ezagunak al zaizkizu? Ba al duzu kultur arloko azken joeren berri? Gomendioak entzuteko prest al zaude?

Idazleen beharrei erantzuteko sei orduko ikastaroa prestatu dugu. Hauxe duzu informazio zehatza:

Nolakoa: Online ikastaroa (doakoa bazkideentzat)

Noiz: otsailaren, 2an eta 3an

Ordutegia: 16:30etatik -19:00etara

Irakaslea: Amaia Ocerin