Baionako ikasleen egonaldia EIEren bulegoan

Baionako ikasleen egonaldia EIEren bulegoan

Baionako Bernat Etxepare Lizeotik hiru ikasle hartu ditugu Euskal Idazleen Elkarteko bulegoan bertan eskolako praktikak egin ditzaten.

Irati Aizpurua, Ibai Lekuona eta Mikel Etxebarriak bi asteko egonaldia egiten ari dira. Idazleei elkarrizketak egin dizkiete, Instagramen idazle gazteen txokoa asmatu eta martxan jarri dute, Nekatoeneako epaimahaiko bileran egon dira eta Abbadiako eremua ezagutu dute (argazkian) eta, bide batez, bulegoko biblioteka txukundu dute.

Esker handi bat bulegotik!