2024/12/20
Genero ñabardurak lerro artean

Genero ñabardurak lerro artean

Hegats 52. zenbakiak Generoaren gaia aztertu zuen 2017an. Josune Ñuñoz eta Gema Lasartek gidatu zuten aldizkariaren nondik norakoak.

Hemen aldizkari osoa irakurgai

2024/12/09
Pantxix Bidarten aurkezpena: eleberri baterako bidaia

Pantxix Bidarten aurkezpena: eleberri baterako bidaia

Pantxix Bidart musikariak Nekatoenea eta Hugoenea literatura egonaldian idazten ari den lanari buruzko aurkezpena egin zuen Le Grande Illusion liburudendan, Hendaian. Euskal Itsasbazterreko CPIEek antolatua, berezia izan zen oso ekitaldia, entzuleak liluratuta utzi baitzituen Hazparneko egileak. Kantuak, testu irakurketa, audioa; denetarik egon zen,  eta zorionez, osorik entzuteko aukera dugu, hemen.

2024/11/08
"Idazlearen super ahalak" bideoa

"Idazlearen super ahalak" bideoa

2021. urtean idazketa ikastaroak sustatzeko "Idazlearen super ahalak" bideoa zabaldu genuen. Lehen ikusi ez zuneak orain du aukera, ikus hemen

2024/11/07
Juan San Martin: "Gizarte zibilizatu batean, literatur ekintzak bultzatzen ez dituen herriaren hizkuntzak ez du etorkizunik"

Juan San Martin: "Gizarte zibilizatu batean, literatur ekintzak bultzatzen ez dituen herriaren hizkuntzak ez du etorkizunik"

Euskal Idazleen Elkarteak zer izan beharko lukeen Euskera aldizkarian jaso zen 1982an, artean Euskaltzaindiko Jagon Sailaren babespeko proiektua zela. Araudiaz gainera, esanguratsua da Juan San Martinen hitzaurrea, Euskal Idazleen Elkartea: Asmoak eta Helburuak. Ikus PDFan

2024/02/21
Bitoriana Gandiagak Hegats aldizkarirako idatzitakoa gogoratu nahi dugu

Bitoriana Gandiagak Hegats aldizkarirako idatzitakoa gogoratu nahi dugu

Badira 23 urte Gandiaga hil zela, hori aitzaki, eskuragarri jarri nahi dugu haren idatzi bat, beti delako gozagarri hura irakurtzea

Irakurgai Gandiagaren Ariketa izeneko testua

Bitoriano Gandiaga
2022/11/30
Patri Urkizuren "Agosti Chaho, euskal erromantikoa Parisen"

Patri Urkizuren "Agosti Chaho, euskal erromantikoa Parisen"

Hegats 48 aldizkarian Patri Urkizuk "Agosti Chaho, euskal erromantikoa Parisen" artikulua idatzi zuen. Hura gogoan, elkarrizketa egin dio Urtzi Urkizuk Kroketak podacstean, hemen entzungai duzuena.

XIX mendeko pertsona esanguratsua izan zen eta haren lana ikertu zuen Patri Urkizuk. Bada, han eta hemen zabaldu den argazkia ez da zuzena, ez baita Xaho. Gauzak ongi ematearen alde, merezi du Patriren azalpenak entzutea eta batez ere, Xahori buruzko liburua irakurtzea Urkizuren webean.

Liburua irakurgai hemen