AZAROAK 19 "Euskal kulturaren memoria. Euskal literatura eta emakumeak" Jardunaldia
Bilboko Udalak eta Sabino Arana Fundazioak, Labayru Fundazioaren laguntzarekin "Euskal kulturaren memoria. Euskal literatura eta emakumeak" izeneko jardunaldia antolatu du.
Aurtengo gaia literatura da, genero edo emakumeen ikuspegitik helduta. Aztertuko da euskal emakume idazleek, iraganean eta gaur egun, zer eta zergatik idatzi zuten eta idazten diharduten, eta, honekin batera, ordukoen eta egungoen artean ezelango zubirik izan den ala ez.
Jardunaldia Sabino Arana Fundazioaren egoitzan (Bilboko, Tere Verdes pasabidean z/g, planoak gehitzen da), azaroaren 19an, asteartea, izango da, 09: 30etatik 13:00era bitartean.
Antolakuntza arrazoiak direla eta, ezinbestekoa da baieztatzea, idazkaritza@sabinoarana.eus helbide elektronikoan edo 94 405 64 50 (Ane Irazola) telefono zenbakian.
Aldi bereko itzulpena izango da.