
Bi hilabete idazteari emateko
Egitasmoak bost ardatz ditu:
- Euskarazko literatura sorkuntza egonaldia, XVII. mendeko sorginkeria, sinesmenak eta tradizioak testuinguru gisa hartuta, garai eta gai haien berrirakurketa bat idaztea.
- Topaketa bat publikoarekin egonaldi denboran, Hendaian, idazleak bere ibilbidea eta gogoeta aurkez ditzan.
- Aurkezpen publiko bat egonaldiaren ondotik, Pasai Donibanen, idazleak bere sorkuntza aurkez dezan.
- Aurkezpen publiko bat Asporotsttipin Hendaian, Sorginkeria, jukutriak eta dantzak erakusketaren kari, idazleak bere sorkuntza aurkez dezan.
- Idatzitako lanaren balorazio posible bat.
Deialdia euskaraz idazten duten horizonte guzietako autoreei zuzendua da. Literatura formaren hautua libre utzia da (ipuina, eleberri laburra, poesia, komikia, antzerkia, bertsoa, alegia, erran zaharra…). Haur eta gazteei zuzendu proposamenak begi onez ikusiak izanen dira.
2025ko urriaren eta abenduaren artean, hilabete batez Abbadia Eremuko Nekatoenea etxean eta beste hilabete batez Pasai Donibaneko auzoaren erdi-erdian kokatua den Hugoenea etxean apartamendu bat beretako izateaz gain, autoreak 3000 euroko dirulaguntza ukanen du.
Hautagaiek uztailaren 4a arte dute heien burua aurkezteko.
HAUTAGAITZEN AURKEZPENA
Beharrezko dokumentuak:
- Erantsitako formularioa osatua
- CV bat
- Ibilbidea zehazten duen motibazio gutun bat
- Egonaldi egitasmoaren aurkezpen bat: orri bat guttienik eta lau orri gehieniko luzetasuna duen intentzio nota bat, jadanik idatzia den lagin batekin osatu daitekeena
Nora iratzi:
jfrahier@cpie-hendaye.fr