<p><em>Irakurrieran</em> irratsaioan: Goiatz Labandibar, <em>Amez</em></p>

Irakurrieran irratsaioan: Goiatz Labandibar, Amez

Gakoa pertsoainaia bera da. Izan ere, ama-pertsona nor den jakin nahi izan du Labandibarrek. 25 ipuin batu ditu Amez eleberriak eta 25 ama agertu. Denboran ere aurrera eta atzera salto egin du Goaitzek, garai bateko eta gaurko amen azalean sartu ahal izateko.

Liburuko azala pasa eta hiru aipu irakurriko ditu irakurleak, esaldi horien bidez, helduko diete, bada, eleberriari. Bernardo Atxagarena da lehenengoa:

«Amak beti izan dira ama, beti begiratu izan dute bereen umeen alde». (Obabakoak)

Atxagak esandakoa egi unibertsaltzat jotakoa dela dio Goiatzek eta azpimarratu du: “ama batek beti egingo du bere seme-alabengatik onena izango dena”, eta, hain zuzen ere, horren inguruko ariketa batekin jolastu dela aitortu du, ama ona eta txarraren artekoa. Hasieran, zalantzak izan bazituen ere, istorioa errepikakorregia ote zen, edo, azken aldian, gaia landuegia ote zegoen, horiek gainditu eta Amez kaleratu du Alberdaina argitaletxearekin batera. Gainera, Goiatz Labandibarrek zehaztu duenez, hainbat gai unibertsala dira, dela bigarren mundu gerra, dela detektibe-hiltzaile arteko istorioa, dela 36. urteko kontakizuna. Zergatik ez, bada, “ama” bera?

Hemen entzungai elkarrizketa.