<p style="text-align: justify;">Asun Agirianok Ibilbide Saria jasoko du Kutxa Fundazioaren eskutik</p>

Asun Agirianok Ibilbide Saria jasoko du Kutxa Fundazioaren eskutik

Euskal liburugintzaren sektorea ordezkatzen dugun lau elkarteetako ordezkariek osatu dute sari berezi honen epaimahaia: Euskal Editoreen Elkartea (EEE), Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea (EIZIE), Galtzagorri (Euskal Haur eta Gazte Literatura elkartea) eta Euskal Idazleen Elkartea (EIE). Irakurketa eta euskal liburugintzaren alde egin duen ibilbide trinkoa eta esanguratsuari aitortza egingo diote Asun Agirianori, eta ohorezko garaikurra jasoko du larunbateko ekitaldian.

Sari-banaketaren emanaldia azaroaren 16an izango da, 19:30ean, Donostiako Antzoki Zaharrean.

Gonbidapenak azaroaren 13tik aurrera (11:30ean hasita) lortu ahal izango dira Donostia Kulturako webgunean eta Antzoki Zaharreko leihatiletan.

---

Asun Agiriano  (Arrasate, 1963), Donostiako Euskal Herriko Unibertsitatean Filosofian lizentziatura ikasketak egin zituen, Bibliotekonomia hainbat ikastaroa eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Haur eta Gazte Literatura Masterra. 1992tik Arrasateko udal bibliotekan irakurketa sustatze lanetan dabil. Galtzagorri elkartean jardun du sorreratik, 2006-2011 aldian lehendakari lanetan. Behinola aldizkariaren erredakzio batzordeko partaidea da, 2008az geroztik. Atzamarra albuma, argitaratu du Marina Garcia ilustratzailearekin 2022an, bi urte beranduago, Elkar argitaletxearekin.