Egile Nafarren Euskal Literaturaren Antologiaren azken liburuxka argitaratu da
Jaso berri dugun liburuak, 2000tik 2020ra bitarteko egileak ezagutzeko aukera dakarkigu: Jon Alonso, Aurelia Arkotxa, Garazi Arrula, Alberto Barandiaran, Joxemiel Bidador, Beatriz Chivite, Aitzol Lasa, Aingeru Epaltza eta beste batzuk, 34 guztira.
Asier Barandiaran unibertsitateko irakaslearen zuzendaritzapean euskal literaturaren inguruko ikertzaileak aritu dira egileen informazioa bildu eta testuak aukeratzen. 4 liburukik osatzen dute antologia osoa, erdia arotik hasi eta 2020 urte bitarteko autoreen testuak irakur daitezke Nafarroak Gobernuko argitalratu duen antologian. Urteetako lanak egin du bere bidea, eta Barandiaranen hitzetan hona 5 liburu horien funtsa: Itxaropena daukat, halere, lan honek balio dezan euskaraz itdazi eta idazten duten egile nafarren literaturaren nondik norakoak hobeki ezagutu, ulertu eta maitatzeko. Informazio zehatza hemen