Abian da «Hitzak Zaindari» proiektua
Hitzak Zaindari, Literaturaren hitzak zaindari kanpaina jarri dugu martxan Euskal Idazleen Elkarteak, EIZIEk, Euskal Editoreen Elkarteak eta Galtzagorrik, Kutxa Fundazioaren laguntzarekin.
Gipuzkoan egingo da, eta "zaintza" izango du ardatz. Euskal literaturako bost adituk euskal letretako 20 testu aukeratu dituzte kanpaina honetarako, zaintzaren hainbat ertz erakutsi nahian hitzak zaindariak ere badirelako.
Egitasmo honek hiru ekimen izango ditu: erakusketa ibiltari bat, liburuxka bat eta emanaldi bat. Erakusketa Donostiako Tabakalerako Kutxa Kultur Terrazan inauguratuko da, eta uztailaren 6tik irailaren 2ra arte egongo da ikusgai. Ondoren Gipuzkoako beste lau herritan ikusi ahal izango da. Kutxa Kultur-eko erakusketaren azken egunean, irailaren 2an, zuzeneko emanaldi bat eskainiko dute Nerea Loiola bazkideak eta Imanol Epeldek. Erakusketara hurbiltzen direnek testu guztiak biltzen dituen liburuxka bana jasoko dute.
Orain inoiz baino gehiago bidea elkar zaintzea delako aukeratu dugu "zaintza" gaia euskal liburugintzaren katean dihardugun lau elkarteok, gure baliabideak baturik literaturaren zaintza goraipatzeko. Aldi berean, euskal liburuaren kontsumoan eta prestigioan ere eragitea dugu xede. Gainera, euskal liburugintzak behar duen presentzia areagotu nahi dugu gure lana ezagutzara ematearekin gainera.