Pantxix Bidart Nekatoenea eta Hugoenea literatura egonaldien irabazlea
Aurtengo egonaldiarentzat hautatua izan den Pantxix Bidart (Hazparne, 1971), musikari, kantari eta konpositore bezala ezagutua da bereziki, baina autorea da ere.
Fikzio historiko baten bidez, 60 hamarkadako Hazparneren bai eta Euskal Herriaren memorioa transmititzeko xedea du. Urteetan bildu lekukotasunei esker, egiazko gertakariak fikzioarekin nahasiko dira. Horrela, iragana hobeki ezagutuz, 14 urteko gazteei zuzendu proposamen honek, oraina hobeki ulertzeko gakoak eskaini nahi ditu.
Pantxix Bidart, Hendaiako Nekatoenean egonen da 2024ko urriaren eta azaroaren artean, eta ondotik Pasai Donibaneko Hugoenea etxean azaroaren eta abenduaren artean. Bi egonaldien denboran, topaketak antolatuak izanen dira, bere lanaren ezagutzeko.
Egonaldi horien helburua, idazleei sorkuntza prozesurako baliabideak eta inspirazio iturriak eskaintzea da. Nekatoenea eta Hugoenea leku bereziak dira, paisaia eder eta inspiragarriak eskaintzen dituztenak, eta horrek sortzaileei beren lana garatzeko espazio aproposa ematen die.