
Abian da euskal liburuen laginak itzultzeko deialdia
Euskal liburuen laginak itzultzeko deialdia kaleratu du Etxepare Institutuak. Onartuz gero, ingelesera edo frantsesera itzuliko da aurkeztutako lagina, euskal literatura atzerrian sustatzeko lagungarri izan dadin. Aipatutako laginak ez dira izango liburuaren %15a baino luzeagoak. Deialdia zabalik egongo da zuzkidura agortu arte. Idazleek, argitaletxeek edo agenteek aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak.
Informazio zehatza, hemen