Mikel Ayllon Hugoenekoa egoiliar
Udazkenean estrenatuko den antzezlan bat prestatzeko Pasai Donibaneko idazlearen etxea aukeratu du Mikel Ayllon kide Laudiotarrak.
Euskarak berak bezala eremu urria duten hizkuntzetako idazleei zuzendutako ekimena da Hugoenea. EIEren eta Pasaiako Udalaren arteko hitzarmen baten ondorio da. Horren arabera, Udalak EIEri etxebizitza txiki bat -apartamentu bat- utzi dio Donibanen, XIX. mendean Victor Hugok ostatutzat hartu zuen hartatik oso gertu. (horregatik deitzen da Hugoenea, idazle frantses handia gogoan). EIEk, berriz, euskaraz edo eremu urriko beste hizkuntzaz (katalanaz, galizieraz, bretoieraz, frisieraz...) diharduten idazleen zerbitzura jarri du, bertan egonaldiak egin ditzaten, betiere liteRatur sorkuntza sustatzea helburu. Azken batean, ekimenak eremu urriko hizkuntzetako sorkuntza babestu nahi du.
Interesadunak bere buruaren aurkezpena, eta proiektua aurkeztu beharko du eie@idazleak.eus. Euskal Idazleen Elkarteko kideek lehentasun izango dut, beti ere.