Ahots planeta, bigarren denboraldia
Ahots planetaren bigarren denboraldia estreina berri dugu, Leire Vargas lurtarra heldu da eta Idoia Carramiñana zorupekonautarekin batera planetaren lorategira bisitatzera joan dira.
Leire: Hain da frenetikoa dena lurrean, hain gaude kontsumoaren menpe… Ezen ahaztu egiten baitugu liburuak astiro ahoratzeko artefaktuak direla, dastatzekoak, eta ez ahalik eta denbora laburrenean irensteko eginak. Horregatik egin nuen alde Lurretik, hitzenganako bidea egiteko behar adina denbora hartu ahal izateko, gelditzeko eta arnasa hartzeko, birikak bete arte.
Idoia: Ba bilatzen ari zaren horretarako lekurik aproposenera iritsi zara, Leire.
Izan ere, kontsumismoaren inguruko gogoeta oso presente duen Oihan hitzen mundua landare-eleberriak hasi zaie hitz egiten.
Segi entzutera zuen audio plataforma gogokoenetan.