<p><em>Poesia eguna</em> Oiartzunen: poetak&nbsp;bidegorrian barrena eta<em> Frankestein&nbsp;agurgarria </em>udal aretoan</p>

Poesia eguna Oiartzunen: poetak bidegorrian barrena eta Frankestein agurgarria udal aretoan

Oiartzungo kultur eragile talde batek POESIA EGUNA antolatzea erabaki zuen EA-ko poesia egun ederrak gogoan. Dagoeneko hirugarren edizioa izango da aurtengoa eta Oiartzungo Arte Egunen barruan kokatu dute ekimena. Horrela, irailaren 9an, herriko eta kanpoko poeten lanak entzungo dira. Hala nola: Garazi Ugalde, Kattalin Arabolaza, Iraia arabolaza, Itziar Otegi, Idoia Fraile, Iraitz Mateo, Jon Martin, Eric Dicharry, Beatriz Chivite, Libe Goitia eta Castillo Suarez. 11:00etan Altzibarko bidegorriko sorotik abiatuta arituko dira bidegorrian zehar. Arratsaldean berriz18:00etan, Frankestein agurgarria emanaldia izango da Ana Galarraga eta Pettiren eskutik. 

 Irekiak dira ekitaldiak eta parte hartzera deitu dute antolatzaileek poesiazale guztien bilkura izan dadin larunbatekoa.