KEA ikuskizuna, literatura ondarea gaur egunera ekarria
Testu zaharretan murgildu ditugu Edorta Jimenez eta Juanra Madariaga. Haien hautaketan gai ugari irakurriko ditugu, hala nola: ekaia, erlauntza, denbora. Horiek guztiak biltzen dituen liburuxka argitaratu eta jendaurrean aurkeztu nahi dugu gu guztion gozamenerako.
Zeri idatzi diete gure aurrekoek? Zergatik egin dute? Zer geratu da bazterrean? Eta zer geratu da idatzi barik? Galdera horiei erantzuteko antzerkia eta bertsolaritza harilkatuko dituen KEA emankizuna aurkeztu nahi dugu.
Ikuskizunaren zuzendaria: Mikel Ayllon
Gidoilaria: Leire Vargas
Aktoreak: Aiora Senado eta Irati Agirreazkuenaga
Bertsolariak: Miren Amuriza eta Uxue Alberdi
Ikuskizunak batetik, bertsolaritzak beharrezkoa duen inprobisazioa izango du eta bestetik, antzerkiak duen berezko narratiba harilkatu ditu. Lan hibridoa izango da beraz.
jasotako informazioak mendetako zentsura gainditu du, momentuzko gizarteak, botere politikoak, ekonomikoak, erlijiosoak eta abarrek eragin diote testu horietan guztietan eta baldintzatu euren agerpena. Litekeen garai bateko isla da ezagutu ahal duguna.
Erreserbak egiteko: komunika@idazleak.eus