
Literatura egonaldia Pasaian
Neus Aguado idazle eta itzultzailea Donibaneko Santiago plazan kokatua dagoen Hugoenea etxean izango da ekainaren 16tik 30era, zehazki Tere Irastortza poetaren Izen gabe, Haurdunaldii beteko khantoreak liburuaren gaztelaniazko itzulpena burutu ahal izateko.
Pasaiako Udalak eta EIEk (Euskal Idazleen Elkarteak) duten hitzarmenari esker sortzaileek euskaraz edo eremu urriko beste hizkuntza batean beraien sormen lanak burutzeko hartzen dute aterpe eta liburutegiarekin batera ekimen ezberdinak antolatzen dituzte. Ongi etorri Neus!