Euskal Idazleen Piknik-eguna I antolatu dugu!
Zenbat gara, non gaude, zerk batzen gaitu, nortzuk dira bazkide berriak? Hauek dira maiz baino gehiagotan geure buruarekin izaten ditugun zalantzak. Elkarte bat gara, lar atomizaturik askotan, eta zuzendaritza berria dagoela probesturik, aurreko zuzendaritzatik egiteke geratu zaizkigun zenbait erronkari eustea erabaki dugu. Bat, PIKNIK bat da. Bai, jan-edana maite duen herria gara, jan-edanak batu gaitu askotan, eta jan-edana aprobetxatu nahi dugu elkar ezagutzeko.
Aukeratu dugu data: 2022ko URRIAREN 9, igandea. 14:00.
Aukeratu dugu tokia: Urbasa eta Lizarra artean (Ameskoan) dagoen Artaza kanping-a.
Erdu eta zatoz!
eie@idazleak.eus