Markina -Xemeingo Uhago kultur gunean irakasleak ikasle dira egun batez
Bizenta Mogel andre argiaren ikurrak partekatuko ditu Yolanda Arrietak. Idazleakaz ekimenari esker eta Markinako liburutegiarekin elkarlanean Mogel unibertsoa oinarri hartuta lantegi bat egingo du Arrietak irakasleak trebatzeko asmoz. Bizenta Mogelen garaia, eta lana ezagutuko dituzte, denon artean, pixkanaka-pixkanaka, Yolanda Arrietak prestatutako haritik tiraka.10 urte dira lehen aldiz egin zuela eta 100 bat aldiz egin du dagoeneko: zenbat metro hari ez ote dituen erabili!