<p>Arabako Ipuin Literarioaren Nazioarteko Jaialdia egingo da bigarrenez</p>

Arabako Ipuin Literarioaren Nazioarteko Jaialdia egingo da bigarrenez

"Ipuina mugan. Ipuinaren mugak" izenburupean, lehiaketak "poesiaren eta eleberriaren, fantasiaren eta errealitatearen, tradizioaren eta abangoardiaren artean mugitzen den” genero horren mugarri izaera aztertuko du. Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak antolatu eta Iban Zaldua idazleak zuzendurik, 2025eko martxoaren 11tik 15era bitartean egingo da Aldekoa kultur etxean. Cristina Fernández Cubas, Elvira Navarro, Luis Mateo Díez, José María Merino, Juan Pedro Aparicio, Eider Rodríguez, Joxemari Iturralde, María Fernanda Ampuero, Jon Bilbao eta Karmele Jaio dira, besteak beste, partaideak.

Informazio zehatzagoa, hemen