<p>Montse Homs idazlea izango da azaroan Hugoeneako egoiliarra</p>

Montse Homs idazlea izango da azaroan Hugoeneako egoiliarra

2022an Faules Poétiques argitaratu du, Kalandraka etxearekin eta ari horri jarraituz, poema liburu bat hari da prestatzen eta hori lantzeko eskatu du egonaldia Hugoenean. Montse Homs irakaslea da ogibidez, eta 34 urtez aritu da lan hori betetzen Vic en. 2008an Els Murris eman zuen argitara, irakurtzeko eta idazteko laguntzen duen material pedagogikoa;12 ipuinek osatzen dute liburua eta horietatik batzuk, euskarara ekarri zituen Ttarttalo argitaletxeak Bixkorrak. izenburupean. 2013 urtez geroztik idazketa da bere lan nagusia, eta hori osatzeko, hitzaldiak eta emanaldiak ematen ditu kataluniako ikastetxe eta liburutegietan.