Enkarni Genua kideak jasoko du Manuel Lekuona saria
Eusko Ikaskuntzak 1983an sortu zuen Manuel Lekuona saria, euskal kulturaren alde egindako lanagatik nabarmendu diren pertsona ospetsuen obra osoa aintzatesteko. "Txontxongiloen bidez, Enkarni Genuak euskal mitologiaren kondairak biziberritu eta gizarteratu ditu, ahozko transmisioaren bidez haurrenganaino helduz, euren iruditeria aberastuz eta euskal ahozko tradizioa balioan jarriz", nabarmendu dute Eusko Ikaskuntzako ordezkariek. 1986an egin zen EIEko bazkide, eta orduztik egitasmoa askotan hartu du parte, besteak beste, Idazleak Ikastetxeetan programan.
Zorionak, Enkarni!