<h3>Eider Rodriguezek irabazi du 2021eko 111 Akademiaren Saria</h3>

Eider Rodriguezek irabazi du 2021eko 111 Akademiaren Saria

Ekainaren 15ean emango jasoko du Eider Rodriguezek 2021eko 111 Akademiaren Saria

111 AKADEMIAREN SARIA 2021

Idazle saritua:Eider Rodriguez 

Eguna:ekainak 15 (asteazkena)

Ordua:19:00 Tokia:Amasako Hika txakolindegia

 

111 Akademiak Eider Rodriguezi (Orereta, 1977) emango dio 2021eko 111 Akademiaren Saria. Akademiakideek Rodriguezen ‘Eraikuntzarako materiala‘ eleberria izendatu dute 2021eko libururik gogokoen. 212 akademiakide ditu une honetan 111 Akademiak, eta horietako 127k parte hartu dute 2021eko sariduna izendatzeko 2022ko urtarrila eta apirila bitartean burututako hiru bozketa txandetan. Rodriguezen lanak Itxaro Bordaren ‘Euri zitalari esker’ eleberria izan du lehiakide azken bueltan.

Eraikuntzarako materiala
Irakurlea etsipenaren eta oroiminaren arteko eremu lausora daraman literatur lan ederra. Idazkera neurtua eta neurritsua. Estilo aparta. Hunkigarria da ikustea zer nolako eragina izan zuen aitaren heriotzak protagonistarengan, eta zein ondo azaltzen dion hori irakurleari. Sakonera handiko erauzte psikologikoa. Protagonistak bere aita definitzen duen moduan definituko du akaso hainbatek nobela hau: gazia eta mingotsa. Zalantzarik gabe, maisulana.

 

** Testua eta argazkiaren iturria: 111akademia.eus