Zabalik da "Hitzen Mintegia" literatur tailerrean izena emateko aukera
Hiru proposamen eskainiko dira:
*URRIAREN 28AN: Literatur testuak lantzeko baliabideak, Nerea Loiolak gidatua. Testuak lantzeko eta hobetzeko baliabideak eskuratzea izango da ikastaroaren helburu nagusia.
–Nerea Loiola (Deba, 1985). “Ingeniaritza Mekanikoan graduatu nintzen eta Bigarren Hezkuntzako matematikako irakaslea izan naiz. Pixkanaka, ordea, begirada eta gogoa sorkuntzara bideratu ditut, naizenari heldu eta idazle lanetan aritu naiz azken urteetan; afizioz hasieran, ofizioz orain”.
*AZAROAREN 11n: Idazketa irakurketatik abiatuta, Patxi Zubizarretak gidatua. Lantegiaren asmoa irakurtzearen plazeretik, gogoko testuak hartu, eta nork bere testuak idazteko gogoa bideratzea izango da.
–Patxi Zubizarreta. Ordizia du jaioterri eta Gasteiz sorleku; idazle saritua -hainbat genero eta adinetarako: Eztia eta ozpina, Hiru gutun Iruñetik…, ¡Corre, Kuru, corre! , Zerria-, itzultzailea -Printze Txikia, Mirarien kalezuloa…- eta abar.
*AZAROAren 25ean: Poesia eta sormena lantzen, Aritz Gorrotxategik gidatua. Poesiara hurbiltzeko eta hari beldurra galtzeko ikastaroa. Poesiaren gakoak eta barne korapiloak lantzen.
–Aritz Gorrotxategi. Zuzenbidean lizentziaduna da, baina idazketa du lanbide. Gidoigile, zutabegile, irakasle eta itzultzaile lanetan dihardu. Idazle gisa azken urteotan poesia landu du batez ere. Uda betea (Elkar) lanagatik Espainiako Literatur Kritikaren Saria jaso du.
Informazio zehatzagoa hemen
Izena emateko: 948420100