BASQUEBOOKS: abian da literatura laginak itzultzeko dirulaguntzen deialdia
Etxepare Euskal Institutuak euskarazko literatura nazioartean zabaldu eta beste hizkuntzetara itzul dadin sustatzeko sortutako online tresna da.www.basquebooks.eus. Bi helburu ditu webguneak euskal idazle, editore eta literatura-agenteei laguntzea euskarazko literatura-lanen atzerrirako itzulpen- eta argitalpen-eskubideen salmentan eta nazioarteko publikoari egungo euskarazko literaturaren argazkia eskaintzea.
Atari horretan gure liburuen lagina ager dadin itzultzeko laguntzak ematen ditu Etxeparek eta argitaratu berri du aurtengoari dagokion araudia.
Informazio guztia, hemen