
Leire Errandonea Garcia-Larratxek irabazi du II. Minaberri itzulpen-beka
EIZIEk Minaberri bekaren bigarren edizioa antolatu du aurtengo udaberrian Iruñeko Udalarekin, Txalaparta argitaletxearekin eta CEDROrekin lankidetzan. Mentoretza baten bitartez, nazioarteko gazte-literaturako lan esanguratsu bat euskaratuko du bekaren irabazleak: Mari-Aude Murail idazlearen Sauveur et fils.
Epaimahaiaren iritziz, frantsesezko testuak zituen koskak ederki gainditu ditu itzultzaileak, ordain egokiak emanez euskaraz. Behar adinako fideltasunez aritu da, eta frantsesaren hainbat korapilo ederki askatu ditu. Testu ulergarria eta sinesgarria sortu du ama-alaben arteko ika-mikak islatzean. Testuak oso ongi funtzionatzen du euskaraz, lexiko zein sintaxi zuzen bezain biziarekin. Fernando Rey Escalerak, Amaia Orbe Barriok eta Xabier Olarra Lizasok osatu dute epaimahaia.
EIZIE-ko webgunetik jasotako informazioa