<p>Katixa Dolhare-Zaldunbide kidea izendatu dute&nbsp;<a href="https://www.eke.eus/eu">Euskal Kultur Erakundeko</a>&nbsp;lehendakari</p>

Katixa Dolhare-Zaldunbide kidea izendatu dute Euskal Kultur Erakundeko lehendakari

Uztailaren 2an iragan den administrazio kontseiluan erabaki dute Katixa Dolhare-Zaldunbide Euskal Kultur Erakundeko lehendakari gisa izendatzea. 1982an sortua, literaturan agregatua eta doktorea, bere ibilbidea literaturari lotua izan du betidanik. Egun irakasle gisa lan egiten du bigarren hezkuntzan eta unibertsitatean. EIEko kide da 2014 urteaz geroztik eta 2021ean Zipriztinak bideo sortaren partaide izan zen, hemen ikusgarri aipatu bideoa