Lehiaketa bat Liburuaren Eguna ospatzeko!
Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka bildumen gaineko lehiaketa bat prestatu du EIZIEk
Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka bildumen gaineko 10 galdera prestatu dituzte.
Bi sari banatuko dituzte:
1) Zozketa bat egingo dute galdera guztiak ondo erantzun dituzten parte-hartzaileen artean.
Saria. Bi liburu: Literatura Unibertsaleko liburu bat eta Urrezko Bibliotekako beste bat. Irabazleak aukeratzen dituenak.
2) Zozketa bat egingo dute denak ondo erantzun ez dituzten parte-hartzaileen artean.
Saria. Liburu bat: Literatura Unibertsaleko liburu bat edo Urrezko Bibliotekako bat. Irabazleak aukeratzen duena.
Hauxe duzue albistea eta parte-hartzeko esteka: https://eizie.eus/eu/albisteak/lehiaketa-bat-liburuaren-eguna-ospatzeko-3