Errutina literarioak eskolan

Errutina literarioak eskolan

"Literaturaren didaktikaren erronkak XXI. mendeko Bigarren Hezkuntzan” liburua jaso berri dugu EIEko egoitzan, bide batez esanda, autorearen ohar goxo batez lagunduta. Xabier Hernandez LLona ikerlariak Aita Santi Onaindia Beka jaso zuen eta horren emaitza orain argitaratu da Labayru Fundazioaren eta Amorebieta-Etxanoko Udalaren eskutik.

Lan sakon eta zehatza jaso duguna, bai horixe. Diagnostikoa eginez hasi eta proposamen didaktiko zehatzekin amaitzen du ikerlariak. Eskertzekoa da askoren kezka den literatura ikasgaia Bigarren Hezkuntzan akademikoki aztertzea. Era profesionalean baina ez hotz. Metologia bati lotua baina gazteen garapena helburu. Irakasleentzat argigarria izan daitekeela dirudi, kezka areagotu baino soluzio bidea eskaini nahi dio-eta. Xabi Hernandezek liburuaren sarrerako esaldi bat hautatu dugu, datuen analisia nondik egin den ikusteko. Hona bere hitzak: “Esperantza iraultza da eta ez dugu inoiz hura abandonatu behar”. Hala bada, ekin diezaiogun jasotako liburuaren irakurketari, itxaropenez.