Literatura eragin ekimenaren bigarren geltokia: Beasain
Literatura Euskal Herrian barrena zabaltzeko helburuarekin, Euskal Idazleen Elkarteak Literatura eraginekimena sortu du. Asmoa bazkideengana ez ezik publiko zabalarengana ere iristea da eta bi ekitaldi mota eskaintzen ditu: kanpokoa, Rouge Eleaaire zirkoaren laguntzarekin, naturan kokatua eta hitzen akrobazian oinarritua; eta barnekoa: tokian tokiko bi idazleren solasaldi pausatua, inguruko musikari baten laguntzarekin.
Lehen motako ekitaldia Arabako Artziniegan eskaini eta gero, bigarren erako ekitaldia eskaintzera gatozkizue oraingoan: Goierrin, Beasaingo Liburutegian, idazketa esperientziarekin batera, Idazle Eskolan eta irakaskuntzan dabilen Tere Irastortza poeta zaldibitarrarekin eta editore lanetan eskarmentu handia duen Xabier Mendiguren idazle beasaindarrarekin. Moderatzaile lanetan Patxi Zubizarreta idazle ordiziarra arituko da eta Pello Ramirez musikaria izango dugu lagun. Literaturzalea izanez gero, idazteko grina sentituz gero edo, besterik gabe, jakin-min pixka bat edukiz gero, aukera aparta izan daiteke liburuaren bizipoza elkarrekin ospatzeko eta zabaltzeko.