<p>Iosune de Go&ntilde;ik&nbsp;<em>Nekatoenea</em> eta <em>Hugoenea</em>n&nbsp;literatura sorkuntza egonaldia egingo du&nbsp;</p>

Iosune de Goñik Nekatoenea eta Hugoenean literatura sorkuntza egonaldia egingo du 

Euskal kultur erakundea, Euskal Idazleen Elkartea eta CPIE Euskal Itsasbazterra 2011. urtean elkarlanean hasi ziren, idazle bati hilabete osoz Hendaiako Abbadia eremuko Nekatoenea baserri zaharberrituan idazketa lanean aritzeko aukera eskainiz.
Aurten ere Nekatoenean egonaldia egingo da, baina beste hilabete batez luzatuko da Pasai Donibaneko Hugoenea etxean.

Iosune de Goñi idazle, argazkilari eta itzultzaile feministak 2023ko urrian eta azaroan egingo du literatura sorkuntza egonaldia. Bitarte horretan, topaketa antolatuak egingo dira, Iosuneren lana ezagutzeko.

Iturria eta informazio osagarria: https://www.eke.eus/eu/albisteak/iosune-de-goni-garciak-nekatoenea-eta-hugoenea-literatur-sorkuntza-egonaldi-bikoitzaren-irabazlea

argazkilaria: Lorentxa Saragueta