Abelin Linazisoro hil da, 79 urte zituela
Euskal kulturaren aldeko ekintzaile gogotsua izan zen. idazketa arloan hiru nobelaren egile da: Axun, Susak argitaratua, Iraganean galdua eta Aitortza ,Txalapartak argitaratuak. Fikzioa idazteaz gain, agerraldiak izan zituen prentsa idatzian, hala nola: Egin, Euskaldunon Egunkaria, Gara, Berria eta Baleike hedabideetan. Lanbide ugariko gizona izan genuen: hiru urte AEK-ko irakasle gisa, beste horrenbeste bikoizketako aktore eta zazpi urtez telebistako aktore Goenkale ETBko saioan. Esan bezala ekintzaile nekaezina izan zen eta horren erakusle Zumaiako herri ondarea jaso eta ezagutarazten egindako lana.