Hasiera > Ikuskizunak eta emanaldiak

Idazleak etxean idazten du, bakardadean, baina batzuetan berak sortutakoa besteekin eta besteen aurrean azaltzeko harra ere izaten du. Hemen dituzu gaur egun martxan dauden ikuskizunak. Horietakoren bat zure herrian ikusi nahi bazenu, klikatu eta jarri harremanetan idazlearekin. Edonola, zerbait konkretua eta berezia baldin badaukazu buruan, edo idazleren batekin solasaldi, hitzaldi eta errezitaldi bat antolatu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta geuk egingo dugu bidea!

Poesialdiro iluntasun zurbilean

Hitzen eta gauzen arteko lotura mehetik, poesia eta jakintza etorri ziren, eta haiekin bihurtu ginen poeta. Poesia, hitzak, gauzak, ekintzak, behartsuak askatzeko aldarria da. Poetak filologia zakarrontzira botatzen duelako, despoten hizkuntzaren aurka borrokatzen duen...

Informazio gehiago

DEUS

Eric Dicharryk (euskal poetak) eta Frédéric Desmesurek (gitarristak, konposidoreak) irakurraldi musikatua oparituz bikote berria dute osatzen. Kontzertuak lengoiaren musikaltasuna eta bapateko poesiaren elkar trukaketa oparituko dizkigu. Eric Dicharryk Deus (Pamiel...

Informazio gehiago

Etxe bat

Habiaren babesa Bake operatzailea Aukerako ohikotasuna Nondik-abiatu berri bat Nora-itzuli atsegin bat Ezeren faltarik ez Dena bertan Gaston Bachelard soziologoak espazioen esanahietan murgiltzen gaitu La poetica del espacio entseguan, kanpoko espazioez ari...

Informazio gehiago

Itsas hariak

Itsas hariak emanaldiak poesia, musika eta irudia uztartzen ditu. Itsasoa ardatz hartuta, bidaia poetiko bat planteatzen du musikaren laguntzarekin, kostalde eta itsas eremu ezberdinak jorratuz. Itsasoa ez da bakarrik paisaia bat, entzulearekin hitz egiten duen ahots bat ere bad...

Informazio gehiago

Hitz margotuak

Karlos Aretxabaletak poemen irakurketa egin ahala, Mikel Mansok pianoa era inprobisatuan joko du, eta oholtzako atzeko partean poemen ildoari jarraitzen dion bideo-muntaia ikusgai egongo da.

Informazio gehiago

Arkanbele kantak

Arkanbele kantak (Susa, 2021) liburuaren olerkietan oinarritutako emankizuna.  Mikel Tabernak poemak irakurriko ditu Joseba Irazoki musiariak gitarra jo eta OIer Fuentes Katubik irudiak proiektatuko diut pantailan. 

Informazio gehiago

Itzalak elurretan

Elkarrizketa da Iosune de Goñi eta Leire Alonsok emanaldi honetan proposatu nahi dutena. Bi sortzaileren arteko elkarrizketa. Bi garairen arteko elkarrizketa. Eta baita bi hizkuntzaren arteko elkarrizketa ere. Tobias Hume-ren XVII mendeko musika ingelesa eta Iosune de Go&...

Informazio gehiago

Frankenstein agurgarria

Hartu Frankenstein liburua (Mary Shelley, 1818). Atera erraiak. Nahasi esperimentu zientifikoekin, Despentesen pentsamenduarekin, gorpuekin eta hildakoen bihotzekin. Gehitu etika eta astindu feminismoarekin. Jantzi Pettiren musikarekin. Entzun Ana Galarragaren eta bien...

Informazio gehiago

Emakume burugabea

Emakume burugabe izeneko poema ilustratua oinarrituriko ikuskizuna. Taula gainean, Pello Ramirez musika jartzen, Nerea Gartzia poema gorpuzten eta Antxiñe Mendizabal errezitaldi-irakurketa egiten. Oier Guillenen zuzendaritzapean sorturiko ikusikizuna.

Informazio gehiago

Zaharkitze programatua

Giza espeziearen gaineko gogoeta umoretsua. Don Inorrez taldearen ironian fusionatzen dira musika, abestien hitzak eta neurrira sortutako testua.

Informazio gehiago

HItzak hots

Emanaldiaren izenburuak poesiaren eta musikaren arteko uztarketa adierazten du. Honako hauek biltzen ditu: Sarreran eta erdi partean, Anjel Lertxundiren hausnarketa hainbat alderdiri buruz: poesiaren musikaltasuna, emakumeek ustez idatzitako letren eskasia, eta abar. Jarraian...

Informazio gehiago

Irudi-liburuak kontatzen familietan

Irudi-liburuak, objektuak, hitzak, kantak , errimak, jolasak eta inprobisazioa lagun, haurren zein gurasoen arteko konplizitatea  eta parte hartzea bilatuz, umorerik ederrenean.

Informazio gehiago