<p>Irakurrieran irratsaiorako esatari berria: Mikel Ayllon</p>

Irakurrieran irratsaiorako esatari berria: Mikel Ayllon

Udako etena ostean, berriro hasiko da Irakurrieran irratsaioa: urriaren 8an entzungo dugu lehen atala.

Sorpresa bat ekarri digu udazkenak, izan ere, Mikel Ayllonek beregain hartu du irratsaioa, zenbait berrikuntza egin dizkio programari eta hura izango da esatari berria.

Leire Palaciosek eta Garazi Albizuak erreleboa pasa diote Aylloni. Urteetan zehar hainbat izan dira esatariak irratsaioan, bakoitzak bere begirada eta ahotsa egotzi dio programari, eta guztiak ala guztiak kalitatezko gunea eskaini diote gure euskal literaturari.

Eskerrik asko, Leire; eskerrik asko, Garazi. Eta ongi etorri, Mikel!