Liburuaren egunean Itsasargiak ekimenari hasiera emango diogu, Martin Ugalde omenduz.
Itsasargiak du izena eta garai zailenetan iparrorratz izan ziren idazleei gorazarre egitea du helburu. Euskal Idazleen Elkarteak sortu eta Donostia Kulturak lagunduko duen ekimen honetan, lehen omendua Martin Ugalde izango da.
Askoz gehiago ere mereziko lukeen arren, Mantal Urdina eta Gizontzarra ipuinak Donostia Kultura irratiko podcast bihurtuz eta sarean zabalduz gogoratuko dugu Martin Ugalde, Liburuaren Nazioarteko Egunean. Testu irakurleak izango ditugu: Anjel Lertxundi, Garazi Kamio, Inazio Mujika, Aranta Urretabizkaia, Koldo Izagirre eta Garbine Ubeda.