Euskal idazle egonaldia Nekatoenean
Egonaldia hilabetekoa izango da, urria eta abendua bitarte, eta 1.500 euro jasoko ditu sortzaileak. Hautagaitzak ekainaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira
Hamaikagarren urtez jarraian, Euskal kultur erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) euskarazko literatura sorkuntza egonaldi bat proposatzen dute Abbadia eremuko Nekatoenean. 2020an bezala, Mundubira 500 Elkano Fundazioaren partaidetzarekin garatuko da.