Mentoretza Literario deialdi berria
Mentoretza Literarioaren proiektuaren baitan "Liburua idatzi dut, eta orain zer?" mahai-ingurua izan genuen urriaren 13an.
Oraingo honetan, BBK salan izan genuen solasaldiaren bideoa dakarkizuegu. Mikel Ayllonek Antxiñe Mendizabal editorearea, Irati Jimenez, mentorea, eta, Danel Lauzirika mentoratua gidatu zituen, idazketa eta argitaratze prozesuaz haien iritzia entzun ahal izateko.
Bideoa hementxe ikusgai.
Mahai-inguruan aipatu zuten lez, Mentoretza Literarioak beste deialdi bat zabalduko du. Literatura genero askotariko proposamenak bidali daitezke, baina parte hartzaile bakoitzak proposamen bakarra bidali dezake.
Bi dokumentu aurkeztu behar dira:
1- Plika. Izenburuan erabilitako ez-izena adierazi; eta, dokumentuan bertan, izen abizenak, NAN zenbakia, telefono zenbaki bat eta helbide elektronikoa zehaztu.
2- Proiektuaren dokumentua. Izenburuan ez-izena jarri eta baita proiektuaren izenburua ere. Dokumentuan bertan:
– Proiektuaren izenburua
– Literatura generoa
– Zergatik parte hartu nahi duzun mentoretzan
– Labur deskribatu zure proiektua
– Lagina: aurretik idatzitako testu bat izan daiteke, edo lantzen ari zaren testuaren pasarte bat. Gehienez orrialde batekoa.
Entregatzeko azken eguna: azaroaren 17a, eguerdiko 12:00etan.
Proiektuen aurkezpena komunika@idazleak.eus helbidera bidali. Zalantzak ere bertara.
Animatu eta parte hartu proiektuan!