<p><em>Ahots planeta:</em> idazle eta feminista, ariketa berean</p>

Ahots planeta: idazle eta feminista, ariketa berean

Euskal Idazleen Elkarteak eta Azkue Fundazioak sortu berri dugun Ahots planeta izeneko podcasta aurkeztera gatoz. Ulu Media audio ekoitetxeak ekoitzi du eta Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso du. Podcast fresko eta jostaria izan nahi du Ahots Planetak; eta zehazki, euskal literatura feministaz ariko da. Informazioa jaso eta testuak entzuteaz gain, parte hartzeko aukera ere izango du publikoak. Zer eskatuko diogu entzuleari? Bada, idaztea. Helburu akademikorik gabe, gozamenetik egitea eta lotsarik gabe partekatzea.Bizkaian sortua bada ere, beste planeta batera eramango gaituzte Idoia CarraminĖƒana eta Garazi Albizua idazleek. Programa bakoitzeko, fikzio bat osatuko dute idazleek eta saioaren azken atalean, testu bat idaztera animatuko dute entzulea. Otsailean hasi eta hilero izango duzue entzungai, ohiko plataformetan. Hasi  bitartean, aurkezpen saioa jarri dugu entzungai. Hauxe duzue lehen atalaren aurkezpena:

AHOTS PLANETA

Harremanetarako:
ahotsplaneta@gmail.com